lunes, 12 de noviembre de 2012

12-11-12 Gaur bai, astelehena delaa! Goenkale!!

Astelehena.. denok pentsatzen dugu egun kaskarra dela, baina beste batzuk astelehena egun positibotzat artzen dugu, egunaren bukaeran astea ondo hasteko formula daukagulako...Goenkale!! Ba gaur goenkaleren tramak gogoratzeko aurreko asteartean eman zuten aurrerapena hemen..

Egoera ez da gozoa izango Sabinorentzat. Harekin diruagatik baino ez dagoela esango dio Asunek Garbiñeri. Sabinok berak ere entzungo ditu hitz horiek, eta errieta egingo dion arren, Asunek ez dio Garbiñeri barkamena eskatu nahi izango. Sabino estu eta larri egongo da bi emakumeen artean. 

Hori ez da, ordea, Sabinoren arazo bakarra izango. Ertzain-etxean, Nekanek haren autoaren argazki batzuk erakutsiko dizkioNaiari, eraso egin zioten gau hartan ikusi zuen ibilgailua hura ote zen esan dezan.


Baina are arazo larriagoa du Jonek: arrisku bizian da, trafikatzaile batzuekin harremanetan jarri delako.


Azkenik, Julian etxera itzuliko da, eta, liskarrak berriz piztu badira ere, alaba gauzak lasai hartzen ahaleginduko da, ez baita egoera gozoa inorentzat. Dena den, Mireiak zerbait jakingo du, eta, horrek, etxean izaten ari diren giro barea hankaz gora jarriko du.


Nahikoa ez baduzu, aguantatu eta asteleheneraino itxaron...!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko!