Gaur azaroak 5 astelehena GOENKALE etb1en! Zelako gogoak !!!
Aurrerapenean ikusi genuenez Garbiñek, senarra zenaren ustezko amorantearen bisitaren ostean, eta ingurukoen iritziari muzin eginez, emakumeari laguntzeko erabakia hartuko du.Bestalde, Kandidok gero eta garbiago izango du Sabinok zerikusia izan zuela Naiak udan izandako erasoarekin. Sabino galdekatu egingo du Ertzaintzak, baina libre geldituko da, ez baitago haren kontrako froga garbirik.Kandidoren emazteak, Aliziak, aldiz, beste mota bateko obsesioa izango du. Gero eta gehiago erakarriko du berekin lanean dabilen sukaldari gazteak, Telmok; eta, dirudienez, Telmo ere erakartzen du Aliziak. Egoera, beraz, korapilatu egingo da.Dena den, korapilo nahasiena Lupek izango du, bere herrialdera joateko gordeta zeukan dirua galduko baitu. Itxasok aurkituko du diru hori, eta, norena den ez dakienez, hura xahutzeko prest egongo da.Azkenik, Julianek liskar handia izango du Mireiarekin, eta Garbiñeri etxean har dezan eskatuko dio.
EZ AHAZTU GAUR 10etan etb1en!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko!