martes, 6 de noviembre de 2012

06-11-12 gaur intriga nagusi etb1-n...


Gaur ere azaroak 6, asteartea, goenkale 10etan etb1en! Interesgarria egongo da bai, hemen aurrerapena...
Lukas ezin da lasai bizi. Barruak erretzen dizkion sekretua dauka, eta norbaiti kontatu beharko dio hori, gaur gauean, 'Goenkale'n. Bestalde, ustekabeko norabidea hartuko du baserrietako lapurretei buruzko ikerketak.

Has gaitezen hasieratik. Aliziari lapurreta egin nahiko dio norbaitek, pistola batez mehatxatuta. Jon tartean sartuko da, eta ondorioak larriak izango dira. Lapurretari buruzko ikerketakKandidori bere lehen galdeketa gauzatzeko aukera emango dio. Emazteari eraso dion pertsonarekin aurrez aurre jarriko da, eta, inork espero ez bazuen ere, ekintza horrek baserrietako lapurretekin lotura duela ohartuko da.


Mireia Lukasekin partekatzen duen etxea uztekotan da oroitzapenak oso mingarriak zaizkiolako eta, gainera, aitarekin,Julianekin, daukan harremana jasangaitza egiten ari zaiolako, eta liskarrak etengabeak direlako.


Lukas.
Bestalde, Lukasek barne-gatazka izango du. Malenen hutsunea nabari du, baina, halaber, Ikerne maite du, eta ezin du hori ekidin. Edonola ere, kontzientzia ez du lasai, eta Keviniaitortuko dio lasai bizitzen uzten ez dion sekretu larria: Malen suizidatu egin zela



Bueno gogoratu gaueko hamarretan konprometituta zaude etb1-en ee! Geroartee!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko!