viernes, 26 de octubre de 2012

GOENKALEREN HASIERA...



HASIERA...
Goenkale 1994. urteko udazkenean hasi zen. Hasiera batean, Lasa familiaren gorabeherak kontatzen zituen. Jose Mari eta Martinenak. Lehena Boga-boga ostatuaren jabea, eta bigarrena herriko bideoklubarena. Bi anaien arteko liskarrek familia osoa banatzen zuten. Ezinikusia areagotzen joan zen amaren heriotzaren ondoren eta horren testamentuaren irakurketarekin, eta bi anaiak urruntzen joan ziren Martinen heriotza gertatu zen arte.






ARRALDE:
Arralden gertatzen dira Goenkale telesaileko gorabeherak, Euskal Herriko kostaldean kokatzen den fikziozko herri arrantzale txikian. Barrualdeko sekuentziak Miramongo estudioetan grabatzen dira eta kanpoaldekoak hainbat herritan. Gehien bat Orion eta Tolosan. Arralde ondoko fikziozko herria Amaru da, askotan protagonistek izendatzen dutena.
Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 18 denboraldi luze hauetan hainbat dekoratu agertu dira: Boga Boga taberna, Udaletxea, Ertzaintzaren komisaldegia, Sobia taberna, Muñagorri hotela, eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak.








No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko!