lunes, 29 de octubre de 2012

GOENKALE 19, denboraldi berria...


Denboraldi hontan intriga izango da nagusi. Madaragiatarrak gero eta protagonismo gehiago lortuko dute. hemen argazki berriak:

MADARIAGATARRAK:

EIDER eta JAILO:

ATXURITARRAK:

LEIRE, MIREN, PILU eta TOMAS:
 
 

JON, INES eta GERMAN MADARIAGA:




GUZTIAK:



GOENKALE ARETOETAN


 Goenkale' telesailak 18. urtea bete du emisioan. Heldutasunera iritsi dela esan genezake, urteei erreparatzen badiegu. Marka bikaina da, eta ikus-entzuleei urte hauetan guztietan emandako babesa eskertzeko, 'Goenkale' zuzenean ikusteko aukera emango diete Pausoka eta Glu Glu ekoiztetxeek, antzezlan baten bidez:Goenkale, Kondesaren erretratua. 2013ko uztailera bitartean izango da ikusgai Euskal Herriko hainbat antzokitan.

Goenkale, Kondesaren erretratua antzezlanean telesailari arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak), barrea eragingo duen komedia gaineratu diete. Ikusleen gozamenerako atondutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste ere egongo da; esaterako, 'Goenkale'ren hastapenetako pertsonaien gainean orain arte ezkutuan izan dendaturen bat ezagutzeko aukera izango da.
Ondorengoak dira, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, antzezlaneko aktoreak: Xabier Perurena (Ibon), Ylenia Baglietto (Eider), Felix Arkarazo (Andoni), Maria Cruickshank (Itxaso), Yannick Vergara (Rakel) eta Carlos Nguema (Nelson).
Argazkia: Pausoka.

viernes, 26 de octubre de 2012

GOENKALEREN HASIERA...



HASIERA...
Goenkale 1994. urteko udazkenean hasi zen. Hasiera batean, Lasa familiaren gorabeherak kontatzen zituen. Jose Mari eta Martinenak. Lehena Boga-boga ostatuaren jabea, eta bigarrena herriko bideoklubarena. Bi anaien arteko liskarrek familia osoa banatzen zuten. Ezinikusia areagotzen joan zen amaren heriotzaren ondoren eta horren testamentuaren irakurketarekin, eta bi anaiak urruntzen joan ziren Martinen heriotza gertatu zen arte.






ARRALDE:
Arralden gertatzen dira Goenkale telesaileko gorabeherak, Euskal Herriko kostaldean kokatzen den fikziozko herri arrantzale txikian. Barrualdeko sekuentziak Miramongo estudioetan grabatzen dira eta kanpoaldekoak hainbat herritan. Gehien bat Orion eta Tolosan. Arralde ondoko fikziozko herria Amaru da, askotan protagonistek izendatzen dutena.
Arraldeko kale nagusia da Goenkale, eta bertan topa ditzakegu hainbat agerleku. 18 denboraldi luze hauetan hainbat dekoratu agertu dira: Boga Boga taberna, Udaletxea, Ertzaintzaren komisaldegia, Sobia taberna, Muñagorri hotela, eta hainbat pertsonaiaren bizileku eta lantokiak.